Txikipedia:Itsasondo
Itsasondo Gipuzkoako udalerri bat da. 642 biztanle ditu.
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 643 |
🔎 Azalera | 9 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 160 metro |
Geografia
Oria ibaia herritik pasatzen da.
Historia
1399an Ordiziarekin bat egin zuen.
1615ean lortu zuen independentzia.
1966an Itsasondok eta Altzagak bat egin zuten. 1990ean berriro banatu ziren.
Demografia
2019an 644 biztanle zituen.
Politika
2019ko udal hauteskundeen ondoren, Iñaki Aizpuru izendatu zuten alkate.
Euskara
2016an herritarren %84,45 euskalduna zen.
Eraikin garrantzitsuak
- Andre Mariaren jasokundearen eliza. XVI. mendean zaharberritu eta handitu zuten.
- San Joan Letrangoaren baseliza. 1860an berreraiki zuten.
- Santra Kruz baseliza
Argazki galeria
- Tren geltokia
- Tren geltokiaren inaugurazioa 1930ean
- San Juan ermita
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza
- Urkiko errota
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.