Txikipedia:Italiar penintsula
Italiar penintsula Europa hegoaldean, Mediterraneo itsasoaren erdialdean dagoen penintsula da, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen artean. Haren azalera gehiena Italiak okupatzen du, baina Vaticano Hiria eta San Marino herrialdeak ere badaude barruan.
Europako penintsularik luzeenetako bat da: izan ere, 1.000 km baino gehiago ditu iparraldetik hegoaldera.
Geografikoki, mendebaldean Liguriar itsasoa eta Tirreniar itsasoa ditu, hegoaldean Itsaso Jonikoa eta ekialdean Adriatikoa. Bestalde, Apenino mendiak dira penintsularen bizkarrezurra. Italiar penintsula Alpe mendietan hasten dela askotan esaten den arren, egiatan Alpeak ez daude penintsularen barruan: italiar penintsula, berez, Italia iparraldeko lautada zabalean hasten da, Po ibaiaren haranean zehazki.