Txikipedia:Istanbul

Istanbul Turkiako hiri handiena da, baina Ankara da hiriburua. Europa eta Asiaren artean kokatuta dago, baina Europako hiritzat hartu ohi da; gainera, Europako hirialderik handienetako bat da, dituen 14.657.434 biztanleekin (2015eko datuen arabera).

Santa Sofia eraikin ezaguna.
Bosforo itsasartea, Istanbul bitan banatzen duena.

Bosforo itsasarteak banatzen du hiria bi kontinenteetan. Itsasartean amaitzen den itsasadarrari Urrezko adarra deitzen zaio.

Izena

Oso hiri zaharra da, K. a. 660 inguruan sortu zen. Bizantzio izenarekin sortu zen, ondoren Erromatar Inperioko ekialdeko hiriburu bihurtu zenean Konstantinopla izena hartu zuen (Konstantino enperadore erromatarraren omenez) eta, azkenik, XX. mendean Istanbul izena. Aspaldiko garaietan, "Erroma berria" ere deitu zioten; izan ere, erromatar inperioaren mendebaldeko zatia barbaroen esku erori zenean, ekialdeko inperioak zutik jarraitu baitzuen. Ekialdeko inperioak beste 1.000 urtez iraun zuen, Bizantzioko inperio izenarekin. Inperio hau XV. mendean amaitu zen, otomandarren mende erori zenean.

Leku ikusgarriak

Istanbul hiriak leku ezagun asko ditu; adibidez, Santa Sofia (gaur egun museoa), Meskita Urdina, Topkapı jauregia, Galata dorrea, Bazar Handia, eta abar.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.