Txikipedia:Iran-Irak Gerra
Iran eta Iraken arteko gatazka izan zen, 1980an hasi eta 1988an amaitu zena. Gerra hau sortzeko arrazoi nagusia mugen kontrolarengatik eta ezberdintasun ideologikoengatik bi herrialde hauen arteko desadostasunak izan ziren. Hala ere, ez zen argi gelditu irabazlea, hau da, berdinketa egon zen bi hauen artean. Su-etenarekin bukatu zen gerra.
Gatazkek hainbat borroka odoltsu eta hunkigarri sortu zituen, bi aldeen eraso kimikoak barne. Gerra zortzi urtez luzatu zen, bi nazioetan milioika baja eta kalte ekonomiko esanguratsuak sortuta.
Nazioarteko komunitateak hainbat jarrera hartu zituen gerra garaian, herrialde batzuk babesa Iraki eta beste batzueki Irani emanez. Gatazkak aurrera egin ahala, inguruko nazioek ere eragina izan zuten: petrolioaren hornidura eten egin zen eta eskualdetako tentsioak areagotu egin ziren.
Azkenik, 1988an NBEren babeseko su-etena lortu zuten. Gerrak orbain sakonak utzi zituen bi nazioetan, hainbat hamarkadatan eskualdeari eragin zioten ondorio ekonomiko, sozial eta politikoekin.
Nortzuk
Kanpoko herrialde gehienek Irango errepublika islamikoa kolapsatzeko zorian zegoela uste zuten. Sah-en inperioa iraultza baten ondorioz desagertu zen eta Jomenik boterea eskuratu zuen. Antza denez, erregimen berriak ezin zituen grebak kontrolatu eta denbora pasa ahala armadak boterea galdu zuen. Gero, bahitutako pertsonen krisia etorri zen Estatu Batuetako enbajadan eta tensio internazionala asko haunditu zen. Momentu horretan, Irak-eko agintariak aprobetxatzeko momentua ikusi zuen eta bere aurkariaren kontra egin zuen.