Txikipedia:Ipar Poloa

Ipar Poloa edo Iparburua planeta bateko eskualderik iparraldekoena da; planetaren biraketa-ardatzaren goialdearekin bat egiten duen lekuan dago. Kontrakoa Hego Poloa edo Hegoburua da.

Lur planetako Ipar Poloaren mapa. Ozeano Artikoa urdin ilunagoan dago.

Planeta eta satelite guztiek dituzte bi poloak. Bi poloetatik pasatzen dira planetako meridiano guztiak.

Ipar Poloko paisaia.

Lur planetako Ipar Poloa Ozeano Artikoan dago. Robert Edwin Peary izan zen Ipar Polora iritsi zen lehen esploratzailea; 1909an iritsi zen, lau inuiten laguntzarekin.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.