Txikipedia:Intxaur
Intxaurra Intxaurrondoaren fruitua da.
Deskribapena
Forma borobileko fruitu bat da, marroi kolorekoa eta 3-6cm-ko luzeera duena. Oskola eta fruituaren artean, lamina fin bat dago. Fruitua heltzen denean, oskola gogortu egiten da.
Nutrizio Balioa
Intxaurra jatea oso ona da, goputzarentzako, hala ere, neurri batean jan behar dira. 100 gramo jatean:
- 654 kcal.
- 14 gramo karbohidrato.
- 15 gramo proteina.
- 65 gramo grasa.
Ekoizpena
2019an 4,5 milioi tona intxaur ekoiztu ziren mundu osoan.
# | Herrialdea | Ekoiztutako kopurua (tonak) |
---|---|---|
1 | Txina | 2.520.000 |
2 | Estatu batuak | 590.000 |
3 | Iran | 320.000 |
4 | Turkia | 230.000 |
5 | Mexiko | 170.000 |
Erabilera
Normalean gordinik jaten den fruitua da. Batzuk pastelei botatzen diote, baita ere sopari. Munduan zeharreko plater ugarienaren osagaia da. Intxaurrekin egindako likoreak ere badaude.
Bitxikeriak
Aintzinan uste zuten intxaurra jateak adimena garatzen zuela, fruituak burmuin itxura zuelako.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.