Txikipedia:Indonesia

Indonesia hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, Indiako ozeanoaren eta Ozeano Barearen arteko ekuatorearen partean dago, Indotxinaren eta Filipinetako uharteen eta Australiaren artean.


Indonesia_1950-1967_(orthographic_projection)

Geografia

Munduko uhartedi-estaturik handiena da, 17.508 uharte dituena eta 5.120 kilometro luze ditu ekialdetik mendebaldera eta 1.760 kilometro zabal iparraldetik hegoaldera. Bost irla nagusiak Java, Sumatra, Kalimantan, Ginea Berria eta Sulawesi dira.

Biztanleria

Biztanleriari dagokionez, munduko laugarrena da eta gehiengo musulmana duen lehena, 2010ean 237.641.326 biztanle zituen.

Klima

Indonesiak klima tropikala du, beroa eta euritsua. Batez besteko tenperatura beti-berdintsua da urte guztian.

Hizkuntza

Indonesiako uharteetan 700 mintzaira baino gehiago erabiltzen dira. Gehienak austronesiarrak badira ere, malaysieraren ere erabiltzen da. Javera da hiztun gehien dituen tokiko hizkuntza: 84 milioi.


Erlijioa

Indonesiako konstituzioak sei erlijio onartzen ditu: islama, protestantismoa, katolizismoa, hinduismoa, budismoa eta konfuzionismoa. Biztanle gehienak musulmanak dira.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.