Txikipedia:Indoeuropar hizkuntzak
Indoeuropar hizkuntzak hizkuntza familia bat dira.
Uste da gaur egungo hizkuntza asko antzinako hizkuntza bakar batetik datozela, eta antzinako hizkuntza horri antzinako indoeuropar deitzen zaio.
Historia
Ikerlariek K.a. 3000. urtean kokatu dute antzinako indoeuropar hizkuntza, Kaukaso inguruan.
Familia hau da hiztun gehien dituena. Familia honetako hizkuntzek 3 mila miloi hiztun dituzte eta.
Sailkapena
Gaur egun oso zabalduta dauden hizkuntza asko, familia horretakoak dira: ingelesa, gaztelania, frantsesa, errusiera, alemana, hindia eta punjabera, adibidez.
Europan eta Asian erabiltzen diren beste hizkuntza asko ere indoeuropar jatorrikoak dira: Greziera, armeniera, albaniera, irlandera, bretoiera, katalana, galiziera, kurduera...
Jada desagertuta dauden hizkuntza asko ere familia honetakoak ziren: Latina edo hititera, adibidez.