Txikipedia:Hurritz

Hurritza edo hurrondoa (Corylus avellana) Klima epeleko landarea da. Zuhaixka bat da, hain zuzen. Hurritzak 3-8 metroko altuera lor dezake eta gutxitan izaten du enbor nagusia, oinetik hasita adarkatzen delako. Zuhaixkaren arabera bizi zikloa desberdina izaten da. Bere fruitua hurrak dira.

Hurritz zuhaitza

Habitata

Hurritzaren banaketa naturala Europa eta Asiako mendebaldea da. Hainbat habitatetan ikusten da, hala nola, mazeletan, belardien arteko heskaietan, ibarretan eta harrietan.

Klima epeleko landarea da.

Tenperatura handiko eta hezetasun-maila jakin bateko eremu aireztatuak eskertzen ditu. Horrek fruitua ematen eta laguntzen dio, hurrak hain zuzen.

Ezaugarriak

Hostoa

Hurritz hostoa
   Ba al dakizu   

Zuhaitzaren beste funtzio batzuk: Hurra: Kosmetiko bezala (gorputz-olioa, kremak, etab.) eta fruitu lehor jangarria. Egurra: Erregai ona da eta egur-ikatz gisa erabiltzen da eta adarren malgutasunak saskigintzan eta upelgintzan erabiltzeko aukera ematen du.

  • Forma biribildua dute.
  • Alboak horzdunak dira
  • Berde horixkak dira
  • 12 cm luze izatera irits daitezke

Fruitua

  • Fruitua akenio bat da eta hur izenaz ezagutzen da
  • Kanela-kolorea du
  • Forma biribil edo oboideduna eta kolore arre gorrixka du
  • Maskorrean hazi bakarra dago.
  • 1 - 2 cm arteko diametrokoa, ez zabalkorra eta 1 - 5 aleko multzoetan agertzen dira

Lorea

Loreak hostoak baino lehenago jaiotzen dira, monoikoak direlako eta sexu desberdineko izaerak dituztelako

Arrak, zilindrikoak, zintzilikarioak eta horixkak dira. Emeak, berriz, adaxken amaieran multzokatuta daude eta ia ez dira bereizten.

Zer kalte egin diezaiokete beste izaki bizidun batzuek?

Egur-zulatzailea

Egur-zulatzailea (Zeuzera pyrina L) intsektu bat da. Udan eraso egiten dio, fruta-arbolen goialdean parasitatuz. Han, zimeltxo-kimuak eta gorotz-hondarrak agertzen haten dira hostoetan. Egurraren barruan arrautzak eklosionatu eta larbak sortzen dira. Azkenik, intsektu honen pintza beltzezko beldar bat agertzen da, 6 cm-ko luzera izan dezakeena.

Zeuzera pyrina adar baten barruan

Intxaur gurgurioa

Intxaur gurgoria (Curculio nucum L.) kakalardo bat da, hau da, intsektu bat eta hurritzaren fruituak parasitatuz izurriteak sortzen ditu. Hurra zulatzen du, eta hutsuneak irekitzen dizkio hurraren azal gogorrari. Haren deformazioak nabaritzen hasten dira eta adarretatik erortzen dira behar baino lehen. Intsektu honen garapena bitxia da eta 3 urte bitarte iraun dezake: Helduak udaberrian fruitu gazteenez elikatzen dira. Ernaldutako emeek, udaberriaren amaieran, fruitua zulatu eta arrautzak jartzen dituzte han. Horrela, larba hazi egingo da hur-mamiaz elikatuz. Gero, larba hori lurperatu egiten da, eta horrela egon daiteke 3 urte arte.

Hur hauek zuloak erakusten dituzte, hortik atera da Curculio nucum-aren beldarra

Armiarmak

Armiarma horia (Eotetranychus carpin) akaro txikia da. Zuhaitzaren azaleko arrailetan sartzen da eta kalte handia eragiten dio.

Armiarma gorriak (Tetranycopsis horridus) landare-estalkiari eraso egiten dio.

Biek:

- Udaberrian aktibatu egiten dira, eta hostoen azpialdean landarearen izerdia xurgatzen dute.

-Hurritzaren erdiko aldeari eraso egiten diote, eta haren hostoak horixka bihurtzen dira, itxura nekrosatua izaten hasten den arte.

Akaro horiek defoliazio handiak, hau da hosto asko galtzea, eragiten dituzte, eta horren ondorioz, zuhaitzaren fotosintesia egiteko gaitasuna asko murrizten dute. Uztailetik abuztura bitartean izaten da erasotzeko garairik kritikoena.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.