Txikipedia:Hur
Hurra Hurritzaren fruitua da.
Deskribapena
Borobil antzeko itxura du, Kanikaren tamaina du. Oskol berde batez osatuta egoten da zuhaitzean, fruituak oskol leun, gogor eta marroia edukitzen du, baina oskola ez da jaten, jaten dena barrukoa da.
Nutrizio balioa
100 gramotik:
- 2629 kcal
- 16,7 gramo Karbohidrato
- 4,34 gramo azukre
- 60,75 gramo gantz
- 14,96 gramo proteina
- 5 gramo ura
Ekoizpena
Hurren ekoizle nagusia Turkia da, munduko ekoizpenaren % 75 inguru ekoizten ditu. Beste ekoizle batzuk ere badaude, adibidez: Italia, Azerbaijan, Oregon, Washington eta Kataluina.
Erabilera
Hurraren hazia fruitu lehor gisa jaten da, gordinik, erreta eta sukaldatuta ere. Gainera hurrekin zapore sendoa duen olioa ekoizten da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.