Txikipedia:Hungariera
Hungariera
Hungariera edo Magyarrea, uraldar hizkuntza bat da, ugriar adarrekoa, mansiera eta khantierarekin batera.
Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, beste ungrofinlandar hizkuntzak bezala. Europako hizkuntza ez indoeuropar bakanetakoa da, hau da, 12-15 milioi bat hiztun ditu, batik bat Hungarian, bai eta Errumanian, Eslovakian, Serbian, Ukrainan, Kroazian, Austrian eta Eslovenian ere.
Estatu horietan guztietan hizkuntza ofiziala da, bai eta Europar Batasunean ere.
Etimologia
“Magyar” (Моgor antzinako hungarieran) hitzak bi zati ditu: lehenengoa –mōś– mansiarren berezko izenarekin aldatzen dena eta agian uraldar *mańćɜ “gizaki, gizon” hitzetik etorri zen. Bigarren osagaiaren jatorria ezezaguna da, baina agian finlandiar yrkö “gizon” hitzarekin zerikusia du.
Historia
Duela 900-1000 urte gutxi gorabehera, hungariarrek Siberia eta Ural utzi eta Panoniako ordokietaraino bizitzera joan ziren, baita Transilvaniaraino ere. Eslaviarren bertaratzea ez bezala, hungariarrena nahiko berandu jazo zen. Hungariarrek borroka asko egin behar izan zutenez, hizkuntzak, errumanierak bezala, eslaviarren hitz asko hartu egin zituen.