Txikipedia:Hockey
Hockey
Hockeya, makil batekin jolasten den kirola da. Makil hori, ingelesez stick deiturikoa, "J" letraren forma dauka eta hockey-ko diskoa, puck deitzen dena, kolpatzeko balio du. Bi taldetan jolasten da, talde bakoitzean 6 kide izanik. Helburua beste taldeko atean diskoa sartzea da.
Aldaerak
Hockeyak hiru aldaera ditu:
- Patin hockeya
- Izotz hockeya
- Belar hockeya
Patin hockeya
Patin hockeya, hockeyaren aldaera bat eta, bere izenak esaten duen bezala, patinekin jokatzen da.
Izotz hockeya
Izotz hockeya sei jokalariko bi talderen artean, izotz-pista batean eta irristailuen gainean jokatzen den kirola da.
Belar hockeya
Belar hockeya hamaika jokalariko bi taldek jokatzen duten talde kirola da, makila (stick) batez pilota aurkako taldearen atean ahal adina aldiz sartzean datzana. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin, eta ate baten sartu behar da.
Ezinbesteko gauzak
Kirol honetan, beste kirol guztietan bezala, ezinbestekoa da posizioa lantzea eta zaintzea. Posizio egokiena aurkitzeko, belaunak makurtu behar dira, gorputzarekin "Z" forma bat egiten. Posizio horrekin, pilotaren kontrola handitzen da. Pilota jotzen ikasi baino lehen, makila nola hartu eta nola kolpekatu pilota ikasi behar da.
Arauak
Hockeyan arau batzuk daude eta hainbat dira:
- Hockeyean gol gehien sartzen dituenak irabazten du.
- Izotz hockeya 15 minutuko hiru alditan jokatzen da.
- Puck izeneko disko batekin jotzen da.
- Belar hockeyko bost jokalarik eta atezain batek osatzen duen talde bakoitzak jokatzen du.
Jokalarien arauak
Hauek dira jokalariek kontutan hartu behar dituzten arauak:
- Pilota stickarekin jokatu behar dute, atezain-eremutik kanpo daudenean, patinekin edo gorputzarekin pilota gelditu dezakete, besoak eta eskuak erabili gabe.
- Jokalariek sticka ez badute, ezin dute jokatuko.
- Ezin dute pilota jokatu, bere gorputzaren edozein atal lurra ukitzen ari bada, atezainak izan ezik.
- Ezin da pilota gelditu hesiaren kontra.
- Jokalariak atearen atzetik ibili daitezke.
- Atezainak ezin du jokatu, babes osagai guztiak eramaten ez baditu.
- Pilotak gorputzaren edo patinen aurka errebotatzen badu gola sartzerakoan, gola ez da emango, norberaren atean ez bada behintzat.
Zelaia
Nazioarteko partiduetan zelaiak 40 x 20 metroko neurria izan behar du. Perimetroa, pilota zelaitik irtetea galarazten duen hesi batez inguratuta dago. Izotz Hockeyan bezala, partiduetan zehar pilotak errebotatzeko erabil daiteke. Zelaiaren ertzak biribilduak dira, pilota zirikatua edo blokeatuta ez geratzeko.
Zelai erdiko lerro batek, bi lauki berdinetan zelaia banatzen du. Alde bakoitzean eremu angeluzuzena duen ate bat dago. Hockeyko ateak, izotz hockeyko ateak bezala, tamaina txikikoak dira. Zehazki, 105 zentimetro altu eta 170 zabal. Haien aurrean, atezainaren babes eremua mugatzen duen zirkuluerdi bat dago.
Ekipamendua
Derrigorrezkoa den ekipamendua honako hauek dira:
- Sticka plastiko edo egurrezkoa izan daiteke
- Beste material batzuk onartzen dira, baina ezin da inoiz metalezkoa izan.
- Stickaren bi aldeak lauak dira eta luzera osoak 90 eta 115 zentimetro artekoa izan behar du, kurbaren kanpoaldetik neurtuta
- Horrez gain, ezin du 5 zentimetro baino lodiagoa izan edo 500 gramo baino gehiago pisatu
Patinak
Normalean erabiltzen diren patinak, "quads" izena dute, lau gurpilekin bi ardatz paralelotan. Gurpilek gutxienez 3 zentimetroko diametroa izan behar dute eta diametroak ezin du 5 zentimetro baino gehiago neurtu. Atezainek patin bereziak erabili ahal dituzte, gurpil txikiekin, defentsa egitean egonkortasuna hobetzeko.
Iraupena
Patin hockey: 50 minutuko iraupena dauka, 25eko bi zatitan banatuta eta 10 minutuko atsedenaldiarekin
Izotz hockey: 60 minutuko iraupena dauka, 20eko hiru zatitan banatuta, 30 segundoko atsedenaldiarekin.
Txartelak
- Txartel berdea hirukia da: 2 minutuko kanporaketa esan nahi du.
- Txartel horia laukia da: Jada txartel berdea duzunean eta falta gogorra egiten duzunean baina ez gorria ateratzeko bezala.
- Txartel gorria borobila da: Kanporatu egiten dizu guztiz
Non jolasten da
Hockeya gehienbat Errusia, Suitza, Kanada eta Estatu Batuetan jolasten da izotz gainean.