Txikipedia:Triangelu

Triangelua (hirukia ere deitzen zaio) hiru alde eta hiru angelu dituen irudi geometrikoa da. Hiru angeluen batuketak 180° ematen ditu.

Triangelu motak

Triangelu motak bereizteko orduan, bi modu erabil daitezke:

a) Angeluen zabaleraren arabera

  • Triangelu zuzena: bere angelurik handienak 90° dituenean.
  • Triangelu kamutsa: bere angelurik handienak 90° baino gehiago dituenean.
  • Triangelu zorrotza: bere angelurik handienak 90° baino gutxiago dituenean.
ZuzenaKamutsaZorrotza

b) Aldeen luzeraren arabera

   Ba al dakizu   
Isoszele eta eskaleno hitzak grezieratik datoz; lehenak "hanka berdinekoa" esan nahi du, eta bigarrenak "makurtua" (aldeetako bat apur bat makurtuta dagoelako.
  • Triangelu aldekidea: alde guztiek luzera bera dutenean.
  • Triangelu isoszelea: bi alde berdinak direnean.
  • Triangelu eskalenoa: hiru aldeak desberdinak direnean.
AldekideaIsoszeleaEskalenoa


Azalera eta perimetroa

Triangeluaren azalera kalkulatzeko, oinarria bider altuera zati bi egin behar da. Perimetroa, aldiz, 3 aldeen batura da.

Triangelu baten irudia; oinarri, altuera eta alboekin.


Ikusi beste hauek ere


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.