Txikipedia:Hiru Arroiletako presa

Hiru Arroilen presa(txineraz, piniyi, Sānxiá Dàbà) Txinako Yangtze ibaian kokatutako zentral hidroelektrikoa da. Munduko zentral hidroelektrikorik handiena da azaleran eta instalatutako ahalmenean.

Hiru Arroietako presa
Hiru Arroiletako presa

Presaren ezaugarriak

Proiektuak bere osotasunean, presa bera, zentral elektrikoak, garraioa, desbideratzeak eta harekin lotutako beste eraikin batzuen eraikuntza barne hartzen dituena, 27,47 milioi m³ hormigoi ditu guztira, 2012ko datu ofizialen arabera. Obrak, historiako beste edozein eraikuntza proiektu baino kostu handiagoa izan du, 75.000 milioi dolarreko kalkulu ez ofizialekin.

Gehienezko ahalmenean, presak ibaiaren mailatik 91 metrora mantentzen du ura. Hau da, gutxi gorabehera, 42.000 milioi tonako pisuaren baliokidea da Lurraren ibilbidea aldatzeko lurrikara bat balitz bezala eremu txiki batean kontzentratuta. Ondorioz, NASAko adituen arabera, Lurrak bere ardatzetik 2 zentimetro aldatu du bere ibilbidea.

Eraikitzearen ibilbidea

Mao Zedong Txinako Alderdi Komunistako buruzagi nagusiak 1950eko hamarkadan iradokitako presa 1993an hasi zen eraikitzen, Yangtze deltako energia-eskari gero eta handiagoari erantzuteko, eta baita ibaiak sorturiko uholdeak murrizten saiatzeko ere. 2016an, Txinak presako lanak amaitu zituen obraren azken xehetasuna ezarriz, igogailua.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.