Txikipedia:Hipozentro

Hipozentroa, lurrikara bat gertatzen denean, plaka tektonikoek elkar jo duten lurpeko puntu edo gunea da.

Hipozentroaren diagrama.

Lurrikarak lurpean gertatzen dira, litosfera delakoan, 5 eta 700 kilometro bitarteko sakoneran. Lurrikara gertatzen den lurpeko puntu edo erdigune horri deitzen zaio hipozentroa. Aldiz, hipozentroaren gain-gainean dagoen lurrazaleko puntu edo guneari epizentroa deitzen zaio. Epizentroan sentitzen dira lurrikararen astinaldirik indartsuenak, eta bertan gerta daitezke kalterik handienak.

Lurrikararen astinaldiak uhin sismikoak hedatzen ditu hipozentrotik norabide guztietara; hipozentroa zenbat eta lurrazaletik gertuago egon, orduan eta handiagoak izan daitezke epizentroko kalte eta hondamenak.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.