Txikipedia:Hindi
Hindi hizkuntza zer den ezagutzeko aukera ematen du testu honek. Beraz, jarraian, honako informazio hau topatuko duzu: Hindia zer den; noiz eta nondik datorren; non hitz egiten den, eta zenbat hiztun dituen. Hindia zer den ba al dakizu?
Zer da Hindia?
Hindia edo hindustania Indiako bi hizkuntza ofizialetako bat da. Munduko hizkuntza erabilienetariko bat da, Mandarina, Ingelesa eta Gaztelaniaren ondoren. [1]
Noiz sortu zen eta nondik dator?
Hindi hizkuntza neoindoaria da, sanskritotik eratorria. Persiar eta arabierazko mailegu asko ditu, eta hizkuntza indoeuropar familiakoa da. Brahmi idazkeratik dator (K.a. 500). Alfabeto alfasilabikoa edo silabikoa erabiltzen dute.[1]
Zer herrialdeetan hitz egiten da?
Hindia, Indiako hizkuntza de arren, Nepalen, Guyanan, Trinidad eta Tobagon, Surinamen, Hegoafrikan, Fijin eta Sri Lankan hitz egiten da, baina soilik Indian eta Fiyin da hizkuntza ofiziala.[1]
Hiztunak
602.2 miloi hiztun dauzka, baina esaten da 2050. urterako 680 milioi hiztun edukiko dituela eta 2100. urterako, berriz, 780 milioi. [1]
Erreferentziak
- Hindi. 2022-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).