Txikipedia:Hestia
Hestia etxeko jainkosa da, hau da, etxeari beroa eta bizia ematen diona. Kronos eta Reak izan zuten lehen seme-alaba izan zen, eta bere aita, jaten saiatu zen lehena. Baina bere anai gazteak, Zeusek, bere aitarengandik erreskatatu zuen.
Etxea eta familiaren jainkosa bezala, Hestia Olinpotik ia irten ere ez zen egiten, eta ez zen sekula gizakien eta jainkoen lehietan sartzen. Greziar eta erromatar erlijioko jainkosa garrantzitsuenetako bat izan zen.
Hestiak jainko guztiekin harreman kordala mantendu bazuen ere, Hermes, bere ilobarekin, adiskidetasun estua izan zuen beti.
Hestia izaten zen otorduetan otoitz gehien jasotzen zituena, Zeusek baino gehiago.
Haren esku zegoen senar-emazteen zoriontasuna eta familiaren harmonia.
Gertakizunak
Geroago, Apolo eta Poseidon Hestiaren atzetik joan ziren, baina berak ez zituen beraien asmoak onartu. Bere anaiarengatik zin egin zuen bizitza guztian birjina izanen zela. Jainkosak birjin gisa, ez zuen inoiz harremanik izan, ezkongai falta izan ez bazuen ere.
Hestiak asmatu zuen etxeak eraikitzearen artea. Ospetsuak izan ziren Atenasen, Oropon, Hermionen, Larisan, Espartan, Olinpian eta Tenedosen eraikitako Hestiaren tenpluak.
Kondaira batek dioenez, Priapo mozkortuta zegoela, Hestia bortxatzen saiatu zen eta Silenoren astoak Hestia esnatu zuen, Hestiari korrika ihes egiteko denbora eman zion.
Irudikapena
Normalean ilea estalita eta bizkarrean erortzen den zapi batekin eserita edo zutik egoten da. Eskuetan sua duela ere agertzen da, eta su honek etxeko beroa eta babesten duen lekuaren harmonia adierazten du.