Txikipedia:Heste lodi
Heste lodia digestio-aparatuko organo bat da, giharrezko hodi baten egitura duena, heste meharrean hasi eta uzkian bukatzen dena. Metro bat eta erdi luze da, gutxi gorabehera, eta 3-7 cm bitarteko diametroa du. Digestioaren soberakin edo hondakinak prestatzen ditu gorputzetik kanporatzeko. Artikulu honetan, gizakien kasuan organo honek dituen ezaugarriak aipatuko dira.
Funtzioak
Heste lodiak hainbat funtzio ditu: batetik, kimoan geratzen den ura xurgatzen du, behin gainontzeko digestio-aparatutik pasatuta. Bestetik, substantzia hori iraizkin edo gorozki bihurtuta pilatzen du eta, nahikoa metatu denean, uzkitik kanporatzeaz arduratzen da. Beraz, digestioaren hondakinak deshidratatzen eta gorotz bihurtzen ditu.
Heste lodiaren atalak
Heste lodiak hiru parte ditu:
Ba al dakizu
- Heste itsua: heste lodiaren hasierako zatia da, heste meharrari lotuta dagoena. 5-8 cm bitarteko luzera du. Heste itsuan, apendize deritzan luzapen bat dago.
- Kolona: ondestearen aurretik dagoen atala da. Forma makotua (arku itxura) du eta haren tamaina 80-90 cm bitartekoa izan daiteke, edo are gehiagokoa. Hiru zatitan bereizten da: goranzko kolona, zeharkako kolona eta beheranzko kolona.
- Ondestea: heste lodiaren bukaerako zatia da. Uzki deritzan esfinter (gihar-hodi) batean du amaiera. Bertatik kanporatzen da materia fekala (gorozkia), eta digestio-prozesua ere bertan bukatzen da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.