Txikipedia:Herodoto

Herodoto antzinako Greziako historialari bat izan zen. Halikarnason jaio zen, Turkiaren hego-mendebaldean dagoen hiri batean. K.a. 484. urtean jaio zela uste da, eta K.a. 425. urtean hil zen.

👶
Jaiotza
K.a. 484
Halikarnaso
💀
Heriotza
K.a. 425
Thurii (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
historialari
📷
Argazkiak
ikusi
Herodoto

Zizeronek “Historiaren Aita” deitu zuen Herodoto, Babiloniar, Egiptoar eta Persiar inperioei buruz eta antzinako greziarrei buruz idatzi zuelako.

Bizitzan zehar, Herodotok bere istorioak jende askoren aurrean kontatu zituen Greziako hirietan. Bere idazkirik famatuenak Persiar Inperioaren eta Greziako hiri-estatuen arteko gerrei buruzkoak dira. Istorioa greziarren ikuspuntutik kontatu zuen, baina gerra hura bera umea zenean amaitu zen.

Bere liburuetan, Herodotok asko bidaiatu zuela kontatzen du. Gaur egun Italia, Krimea (Ukraina), Egipto eta Sizilia diren lurraldeetara joan omen zen. Baliteke Babiloniara ere joan izatea. Askotan, bertan ezagutu zituen pertsonen istorioak erabili zituen hainbat lekuri eta gertakizuni buruz idazteko. Berrogei urtez bidaiatu ondoren, Atenasen geratu zen. Bertan, bere bidaiei buruz hitz egin zuen, eta Perikles gobernariaren gorteko pertsona garrantzitsu bihurtu zen. Hainbat urte geroago Italiako hegoaldera joan zen eta bertan Historiak liburua idatzi zuen.

Pertsona batzuen ustez, Herodotok idatzitako hainbat gauza ez dira egia. Hala izan liteke, informazio-iturri asko erabili zituelako. Bere idazkiak garrantzitsuak dira, ordea, haren lanen aurretik gai horien inguruan gauza oso gutxi idatzi zirelako. Gainera, garai hartan jendeak ez zekien asko munduari buruz: bidaiatzea zaila zen, bakarrik oinez, itsasontziz edo zaldiz bidaiatu ahal zelako, eta herri etsai ugari zeuden nonahi. Horregatik da hain berezia Herodotoren lana.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.