Txikipedia:Hermes

Hermes Greziar mitologiako jainko bat zen, hain zuzen ere, Olinpiar jainkoen mezularia. Erromatar mitologian Merkurio bezala ezagutzen zen.

Hermesi eskainitako estatua bat.

Horretaz aparte mugen jainkoa zen, infernuko hildakoen arimen gidari, gizakien artean oparotasunaren ikur, baita lapur eta gezurtiena ere. Hermesen gurasoak Zeus (jainko guztien aita) eta Maia (ninfa) ziren.  Bere ikurrak oilarra eta dortoka ziren gehienetan.

Haurtzaroko mito bat

 Arkadiako Cylene mendiko kobazulo batean jaio zen. Bere bizitzako lehen orduetan, bere sehaskatik ihes egin zuen eta Periara joan zen eta Apoloren idi batzuk lapurtu zituen.

Bere aztarna jarrai ez zezaten, Hermesek sandalia batzuk jantzi zituen eta idiak Pilosera gidatu zituen, non bi hil zituen eta gainerakoak kobazuloan giltzapetu zituen. Apoloren botere profetikoari esker, idiak Hermesek lapurtu zizkiola ikusi zuen eta bere ama Maiarengana joan zen bere aurrean hura erruduntzeko.

Amak bere haurra sehaskan erakutsi zion, baina Apolok haurra Zeusengana eraman zuen eta bere idiak itzultzeko eskatu zion. Bere baieztapenak sinesten ez zituztela ikusi zuenean, Apolori bere animaliak itzuli zizkion. Hala ere, Apolok liraren soinua entzun zuenean txoratuta geratu zen eta Hermesi animaliak gordetzen utzi zion. Hermesek orduan siringa asmatu zuen eta Apolori erakutsi zionean biak lagunak egin ziren.

Apolok bere urrezko artzain makila oparitu zion gazteari, dadoen bitartez profetizatzen erakutsi ziolarik. Zeusek bere heraldo egin zuen eta azpiagoko munduko jainkoena ere bai. Apolok Hermesi profeziaren artea erakustea ezeztatu zion eta Parnasoko hiru ahizpengana bidali zuen; hala ere, abereak eta lurrak zaintzeko lana eman zion.

Hermesen gurtza

Hermesi eskainitako tenpluak Antzinako Grezia osoan zeuden arren, zentro nagusi bat Feneon (Arkadia) zegoen, non bere omenez egindako festak "Hermeas” deitzen ziren

Sakrifizio ugari eskaintzen zitzaizkion Zeus eta Mayaren semeari, tradizioaren arabera, jainkoei sakrifizioa eskaintzen lehena izan baitzen. Hermesi sakrifikatutako animalietako batzuk aharia, ardiak, ahuntzak, zezenak eta txerriaren zati batzuk ziren.

Horrez gain, gozokiak eskaintzen zizkioten, jainkoak asko estimatzen zituenak, Antesterien jaietan, berriz, barazki egosiak eskaintzen zizkioten.

Ikonografia

Hermes hegal zabaleko txapela jantzita irudikatu ohi da, bidaiariek eguzkia eta euriagandik babesteko jartzen zutena edo hegodun kapelarekin. Beranduagoko garaietan, ezaugarri hau bi hego txikirekin agertzen zen, batzuetan iletik ateratzen zaizkion arren.

Horrez gain, hegodun sandaliak jantzita ere irudikatzen da, Homerok hau esaten ez duen arren. Bere beste ezaugarrietako bat kaduzeoa da, gizakien begiak ireki eta isteko erabiltzen duen makila magikoa, zein pertsona edo jainkorengandik jaso zuen esaten ez den arren.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.