Txikipedia:Hebreera

Hebreera hizkuntza semitiko bat da, arabieratik eta arameratik hurbilekoa. Juduen hizkuntza sakratua da. Aspaldiko garaietan, Palestinan hitz egiten zen, baina K.a. III. menderako hasi zen gutxiago erabiltzen, batetik arameraren eraginez (adibidez, Jesukristok ez zuen hebreeraz hitz egiten, arameraz baizik), eta, bestetik, erromatarrek hebrearrak kanporatu zituztelako beren jatorrizko herrialdetik; juduek hainbat herrialdetara alde egin behar izan zuten, eta leku haietako hizkuntzak ikasi behar izan zituzten.

Israelen kokapena.

Horren guztiaren ondorioz, seguruenik K.o. III-IV. menderako ez zen erabiltzen hizkuntza bizi bezala; hala ere, juduen erlijio-hizkuntza bezala erabiltzen jarraitu zen. XIX. mendean egin ziren lehen ahaleginak aspaldiko hebreera berriro lantzeko, eta Israel Estatu independentea sortu zenean, hizkuntza ofiziala bihurtu eta berriro hizkuntza bizia izatera iritsi zen. Gaur egun, hebreera modernoa deitzen zaio, aspaldiko testuetan eta erlijio-hizkuntzan (hebrearren Biblia delakoan) oinarrituta dagoelako; baina berritasun ugari ditu, behar modernoetara egokitu beharra izan duelako. Mundu osoan, 9 milioi inguru hiztun ditu , haietako gehienak Israelen.

Bere alfabeto berezia du, hebrear alfabetoa; gure hizkuntza ez bezala, eskuinetik ezkerrera idazten da, arabieraren antzera.

Entzun hebreera pixka bat

Ondoko fitxategi honetan entzun dezakezu hebreera:

Nola esaten da?

Zenbakiak

אחת (atxat)
שתיים (xtajm)
שלוש (xalox)
ארבע (arba)
חמש (txamex)
שש (xex)
שבע (xewa)
שמונה (xmone)
תשע (tejscha)
עשר (esir)
מאה (me'a)
אלף (elef)

Esaldi erabilgarriak

Kaixo!: שלום (xalom!)
Zer moduz?:
Ondo, eskerrik asko:
Nola duzu izena?
Mesedez: בבקשה (bewakascha)
Bai: כן (ken)
Ez: לא (lo)
Aio:
Egun on בוקר טוב (bokir tow!)
Arratsalde on ערב טוב (erew tow!)
Gabon לילה טוב (laila tow!)
Gero arte להתראות (lehitraot!)
Maite zaitut
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.