Txikipedia:Hawaii

Hawaii Amerikako Estatu Batuetako estatu bat da. Polinesiako uharte multzo bat da, Ozeano Bareko ipar-erdialdean kokatua. 1.431.603 biztanle zituen 2015an eta Honolulu hiriburuan 350.964 biztanle bizi ziren. Hizkuntza ofizialak, ingelesa eta hawaiiera dira.

Hawaii-ko mapa-fr

Klima

Klima tropikala du. Euri-zaparrada handiak eta eguskitsua da oro har.

Ekonomia

Nekazaritza eta turismoa dira ekonomiaren oinarriak. Honolulu hiriburuaren inguruan munduko turismogunerik handienetako bat dago. Ekoizpen nagusiak azukre-kanabera eta anana dira.

Historia apur bat

James Cook kapitaina
Kamehameha I

1788an, James Cookek uhartedia aurkitu zuen eta lau erreinutan zatitua zegoen. Handik gutxira, Kamehameha I.a, 1782–1819 bitartean errege izan zena, ia lurralde osoaz jabetu zen. Erregetzak 1893 arte iraun zuen. Bitartean, kolonien arteko gatazkak gertatzen ari ziren Hawaii-en, AEB, Frantzia eta Britainia Handia esku hartzen baitzuten bertako arazoetan. 1893an, atzerritarrek osaturiko batzorde batek Liliʻuokalani erregina bota zuten, eta 1898an AEBen mendeko lurralde bihurtu zen. 1959an, Hawaii AEBko estatu bihurtu zen ofizialki.


Hawaiiar ospetsuak

Barack Obama (1961-), politikaria, Amerikako Estatu Batuetako lehendakaria 2009tik 2017raino.

Frank Ching (1943-), arkitektoa, irakaslea eta idazlea.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.