Txikipedia:Haritz kandudun
Sarrera
Haritz Kanduduna (Quercus robur), haritz izenez ezaguna, Euskal Herrian dagoen haritzik ezagunena da. Haritz kandudunaren ezkurrek, izenak esaten duen bezala, kandua edo txortena dute; haritz kandugabearenak berriz ez. Rubur latinetik dator, eta “gogor” edo “indar” esan nahi du. Indarraren sinboloa da haritza. Biziraupen handiko espeziea da, batzuetan, 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke. Adibidetako bat da Gernikako Arbola.
Non aurki dezakegu?
Europan haritz asko daude. Iparraldean ere aurkitu ditzakegu haritz kandudunak.
Nolakoa da?
Hosto erorkorreko zuhaitz handia da, 40 metroko altuera izateaz gain 15 metroko diametroa izatera iritsi daiteke. Hala ere, normalean lodiera txikiagoa izan ohi du. Oso zuhaitz indartsua da, beste zuhaitz bat hiltzeko moduko zauriak osatzeko gai da. Egur gogorra eta erresistentea du; egokia dena etxolak egiteko.
Zurtoin laburra, zuzena eta lodia izan ohi du. Hostoak berriz, erorkorrak eta lobulatuak dira, hau da, ez dute puntarik; borobilduak dira.
Haritza zuhaitz monoikoa da, hau da, ale bakoitzak loreak arrak eta emeak izaten ditu. Haritza apiriletik ekainera bitartean loratzen da. Loreak harizpi luzeetan hazten dira. Haritzaren fruitua ezkurra da, eta irailetik urrira bitartean heltzen da.
Azkenik, haritzaren sustraiak indartsuak eta oso garatuak dira. Lur sakonetan bizi direnez, gehiengoak, sustrai primarioa oso garatua eta luzea dute, tinko lotuz lurzorura.
Nola ugaltzen da?
Haritza oso erraz irteten da bai ezkurretik (ezkurra etzana erein behar da), bai hondotik ematen dituen altsumeetatik.
Mintegi komertzial guztietan aurki dezakegu, baina oso gutxitan izaten da bertakoa.
Zertarako erabili dezakegu?
Haritzaren zura oso preziatua da, kalitate handia du. Zurgintzan,erainkuntzan,untzigintzan, altzairugintzan, upelgintzan eta ontzingintzan erabiltzen da, baita su egur gisa. Apaingarri gisa ere erabiltzen da. Haritzaren fruitua, hau da, ezkurra, animalien elikagai gisa erabiltzen da. Adibidez, txerrientzat.
Bitxikeriak
-Ikerketa batzuk esaten dute Euskal Herrian sortu edo garatu zen lehenetariko zuhaitz espezietako bat dela.