Txikipedia:Guatemala
Guatemala
Guatemalak izen bereko hiriburua du.
Amerikaren erdian kokatuta dago gutxi gora-behera. Ozeano barearen eta Karibe itsasoaren artean dago.
Guatemalan espainieraz hitz egiten da. Bertan aberastasun handia dago, bai kultur arloan eta beste hainbat esparrutan ere.
Klima tropikala du, epelagoa goi-lurraldeetan eta lehorragoa ekialdeko aldean. 108.889 m² ditu eta gaur egun 17.109.746 biztanle ditu.
Guatemalan leku berezi batzuk aurkitu daitezke esaterako Petén izeneko kareharriz egindako lautada zabal bat, iparraldean. Guatemalako punturik altuena Volcán Tajumulko , sumendia da, 4.200 metroko altuera dauka eta lurrikarak maiz gertatzen dira.
Guatemalako flora aberatsa da: ebanoa, kaoba, chicozapotea, hulea… baitaude.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.