Txikipedia:Greenwich meridianoa

Greenwich-eko meridianoa (zero meridianoa, oinarrizko meridianoa edo Lehenengo meridianoa ere deitzen zaio) longitudeak neurtzeko erabiltzen den meridianoa da. Poloak elkartzen dituen zirkunferentzia imajinario batekin egiten du bat, eta izena Greenwich izeneko herri ingelesaren paretik pasatzeagatik hartzen du, zehazki, han dagoen behatoki astronomiko zaharraren ondorioz.

Greenwich-eko meridianoa (marra beltza).

1884an, Washington D.C. hirian egindako nazioarteko konferentzia batean adostu zen meridianoa hartzea erreferentzia gisa. Konferentzia hori Estatu Batuetako presidenteak bultzatu zuen, eta 25 herrialdetako ordezkariak joan ziren. Batzar horretan honako jarraibideak adostu ziren:

  • Komenigarria da meridiano bakarra hartzea erreferentzia gisa, gainerako guztiak ordezkatzeko.
  • Greenwicheko Errege Behatokiaren gainetik pasatzen dena izango da abiapuntu moduan hartuko den meridianoa.
  • Bertatik abiatuta neurtuko dira lurbiraren inguruko longitudeak, 180° ekialderantz eta beste hainbeste mendebalderantz.
  • Herrialde guztiek erreferentziako data moduan hartuko dute egun unibertsala.
  • Egun unibertsala Greenwichen gauerdian (eguzki-ordua) hasten da eta 24 ordu irauten du.
  • Egun nautiko eta astronomikoak ere gauerdian hasiko dira.
  • Denboraren eta espazioaren banaketa egiteko sistema metriko hamartarra erabiltzea arautu eta zabaldu dadin, ikerketa teknikoak sustatuko dira.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.