Txikipedia:Gitarra elektriko
Gitarra elektrikoa gitarra mota bat da, sokaz dago egina, zehazki metalezko sokez, soinua indukzio elektrikoaren bidez, anplifikadore baten bidez edo efektu-pedal baten bidez sortzen da zeharka.
Funtzionamendua
Gitarra elektrikoak metalezko harien dardara soinu uhinetan bihurtzen ditu. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da. Gitarrak seinale elektriko bat ematen du, seinale eletriko hura ahula da, eta horregatik, anplifikazioa behar du soinua entzun ahal izateko.
Historia
XX. hamarkadaren hasieran sortu zen, zehazki 1930.urtean. Sortzaileak musika modernoa osatzen ari zirenean, gitarra arruntak ez zuen gaitasun handia ongi entzuteko,orduan, ozentasun berri bat behar zuen.
Hortik aurrera, gitarra elektrikoa herri musikaren barruan instrumentu garrantzitsuenetako bat izan da, eta musika mota askoren sorrera eragin du bere soinu eskaintzari esker.
Atalak
1. Klabijeroa
2. Zubitoa
3. Kabila
4. Koskak
5. "Alma" edo mastako teinkatzailea
6. Posizioko markagailuak
7. Diapasoia
8. Lepoa
9. Gorputza
10. Pastillak edo mikrofonoak
11. Bolumen kontrolak
12. Zubia
13. Babeslea.