Txikipedia:Gioconda

La Gioconda edo Mona Lisa margolan ezagun baten izena da. Leonardo da Vinci artista italiarrak margotu zuen 1000 urte aldera eta munduko margolan baliotsuenetakoa da. Gaur egun Pariseko Louvre Museoan dago. Irribarretsu dagoen emakume bat ageri da, paisaia berde bat atzean duela. Oraindik ez dago ziur zein zen emakumea. Adituek uste dute Lisa del Giocondo zela, Florentziako merkatari aberats baten emaztea.

La Gioconda, Leonardo da Vinci.

Hizkuntza askotan margolanaren izena “Mona Lisa” da, baina berez “Monna Lisa” da zuzena, “Monna” italierazko “Madonna” ("anderea") hitzaren laburdura baita. Orduan margolanaren izenak “Lisa Anderea” izan beharko zuen, emakumearen izena benetan Lisa izanez gero.

Margolana askotan egon da arriskuan. Adibidez, 1911an lapurtu egin zuten. Lapurrak Italiako museo bati saldu nahi zion, diru askoren truke. Geroago, 1956ean, norbaitek azidoa bota zion margolanari, eta urte berean beste pertsona batek harri bat bota zion. Ordutik aurrera, balen kontrako kristal lodi batek babesten du “Mona Lisa”.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.