Txikipedia:Gasteiz
Gasteiz Arabako udalerri bat da. Gainera, Arabako hiriburua da eta 2016an 241.451 biztanle zituen. Eusko Jaurlaritza Gasteizen kokaturik dago eta Lehendakaria ere bertan bizi da. Horregatik Euskal Autonomia Elkarteko hiriburua kontsideratzen da.
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Araba |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 253.672 |
🔎 Azalera | 276,81 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 525 metro |
Hiriaren izen ofiziala Vitoria-Gasteiz da.
Bertako pertsonai ezagunena Zeledon da.
Historia
Erromatar garaiko aztarnak topatu dira hiri inguruan.
1181ean Nafarroako erregeak Nova Victoria hiria sortu zuen Gasteiz herrixkaren gainean.
1200. urtean Gaztelako erregeak hiria konkistatu zuen. Horretarako, zazpi hilabetez setiatu zuen hiria.
Demografia
2019an 250.000 biztanle inguru zituen.
Politika
2019ko udal hauteskundeen ondoren, Gorka Urtaran izendatu zuten alkate.
Eraikin garrantzitsuak
- Santa Maria katedrala. XIII. mendean hasi ziren eraikitzen.
- Erdi Aroko harresia
- Sokaren etxea. XV. mendekoa.
- Portalea. XV. mendekoa.
- Otxanda Andrearen dorrea. XV. mendekoa.
- Montehermoso jauregia. XVI. mendekoa.
Argazki galeria
- Santa Maria katedrala
- Otxanda Andrearen dorrea
- Portalea
- Montehermoso jauregia
- Erdi Aroko harresia
- Artium museoa
- Ajuria Enea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.