Txikipedia:Gas
Gasa materiaren egoeretako bat da, egoera likido eta solidoarekin batera.
Gasen ezaugarri nagusiak dira:
- Ez dutela berezko formarik,
- Ez dutela bolumen finkorik, eta
- Jariakorrak direla.
Gasak ez dauka forma eta bolumen jakinik, fluidoa delako, hau da, libreki mugitzen diren atomo edo molekulez osatua dagoelako. Likidoak ere fluidoak dira eta, gasak bezala, ez dauka halako forma zehatzik. Gasen eta likidoen forma fluido edo jariakin horiek gordetzen dituzten ontzien araberakoa da. Baina likido baten gainazala beti da horizontala, geldirik dagoenean ontzi baten barruan, grabitatearen eraginez; horrelakorik ez da gertatzen beti gasekin, ordea, libre aurkitzen duten espazio guztia betetzera jotzen baitute.
Materiaren egoerak
Materia ez dago beti egoera berean. Hiru agregazio-egoera nagusi ditu: egoera solidoa, likidoa eta gaseosoa. Egoera bakoitzak berezko ezaugarriak ditu:
- Solidoek forma eta bolumen propioa dute.
- Likidoek ez dute formarik. Ontziaren forma hartzen dute eta hortaz, bolumen zehatza dutela esaten da.
- Gasek ontziaren forma hartzen dute. Ez dute bolumen zehatzik, espazio guztia okupatzen dute eta.
Egoera-aldaketak
Likido batzuk, presio edo tenperatura aldaketaren ondorioz, beste egoera batera pasa daitezke; adibidez, ura berotzen denean lurrundu egiten da, lurrun edo gasa, alegia; bestalde, ura asko hoztuz gero, izoztu egiten da, hau da, solido bihurtzen da.
- Solido bat likido bihurtzeari fusioa edo urtzea deitzen zaio.
- Likido bat solido bihurtzeari solidotzea edo solidifikazioa deitzen zaio.
Eta, bestetik:
- Solido bat zuzenean (egoera likidotik igaro gabe) gas bihurtzeari sublimazioa deitzen zaio.
- Gas bat zuzenean (egoera likidotik igaro gabe) solido bihurtzeari kondentsazio solidoa edo kristalizazioa deitzen zaio.
Esperimentuak gasarekin
Gasek berotegi-efektua handitzen dute?
Gasek berotegi-efektua handitzen ote dute? Horretarako esperimentu bat egin dezakegu:
Behar ditugun materialak:
- Ura
- Gasa duen freskagarri bat
- 2 edalotzi garden
- Plastilina
- 3 plastikozko tupperbare
- Errotulkia
- 4 termometro