Txikipedia:Garraio

Garraioa pertsonak eta ondasunak lekuz aldatzea da. Garraioa gauzatzeko erabiltzen diren moduei garraiobide esaten zaie. Gaur egun, distantzia laburrak egiteko ibili egiten gara; distantzia luzeagoetarako, ordea, hainbat ibilgailu mota erabiltzen ditugu, hala nola bizikletak, automobilak, kamioiak, trenak, itsasontziak eta hegazkinak, edota animaliak, adibidez zaldiak.

Garraiobide-mota batzuk.

Zergatik behar dugu?

Gaur egungo munduko ekonomiak garraioa behar du. Lehengaiak ekoizten diren lekutik lantegietara eraman behar dira, haiekin produktu mota desberdinak egiteko. Elikagaiak, mineralak eta egurra askotan kamioian, trenean edo itsasontzian garraiatzen dira leku batetik bestera. Petrolioa eta gasa, berriz, oliobideetan sarritan. Gero, manufakturatutako produktuak lantegietatik dendetara eraman behar dira. Kamioian, trenean, itsasontzian edo hegazkinean garraiatu daitezke.

Historia

Lehen, ibiltzea zen garraiobide nagusia, gizakiek animaliak etxekotu zituzten arte. Gameluak, zaldiak eta abereak pertsonak eta gauzak garraiatzeko erabiltzen ziren. Duela 5.000 urte baino gehiago, gurpila asmatu zuten, eta horri esker, gurdiak erabiltzen hasi ziren gauza asko garraiatzeko. Antzinako herriek ere urez bidaiatzen zuten, hasieran kanoa eta baltsa sinpleekin.

Persiarrek errepide sistema bat eraiki zuten K. a. VI. mendean. Antzinako egiptoar, indiar eta txinatarrek ere bideak eraiki zituzten. K.o. III. mendean, erromatarrek bideak eraiki zituzten Europako toki askotan.

Ur bidezko garraioa Erdi Aroan hedatu zen (K. o. 500-1500). Ontzi berriak eraiki zituzten, hainbat bela erabiltzen zituztenak; arraunek bultzatutako itsasontziak baino urrunago eta azkarrago bidaiatzeko gai ziren. Nabigazioaren hobekuntzei esker, lurretik urrunago nabigatzea posible izan zen. XV. eta XVI. mendeetako aurkikuntza-bidaiek merkataritza-ibilbideak ireki zituzten urrutiko puntuen artean.

Garraio modernoa

XVIII. mendean lurrun-makina asmatzea gertaera garrantzitsua izan zen garraioaren historian. Lurrun-ontziek erraz bidaiatu zezaketen ibaian gora; ozeanoak ere zeharkatu zitzaketen haizearen menpe egon gabe. Lehorrean, asmatzaileek lurrun-makinak erabiltzen zituzten tren-makinak bultzatzeko. Horrek trenbide ugariren eraikuntza ekarri zuen. 1869 iritsi baino lehen, dagoeneko lehen trenak Estatu Batuak zeharkatu zituen, eta lurrun-ontziek Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuten. Lehenago asteak behar zituzten bidaiek egun batzuk baino ez zuten irauten.

Kanal batzuen eraikuntzari esker, ozeanoetako bidaiak laburragoak izatea lortu zen. Suezko kanalak, Egipton, Europa eta Asiaren arteko bidaia laburtu zuen. Panamako kanalak, Panaman, Ipar Amerikako ekialdeko eta mendebaldeko kostaldeen arteko bidaia laburtu zuen.

XIX. mendearen amaieran lehen bizikletak eta automobilak sortu ziren. Ondorioz, garraio azkar eta erraza inoiz baino jende gehiagorentzat eskuragarri egon zen. Geroztik, errepide gehiago eta hobeak eraiki behar izan ziren.

1903an Wilbur eta Orville Wright munduko lehen hegazkina asmatu zuten. 1940ko hamarkadan erreakzio-motorra asmatu ondoren, hegazkin bidezko bidaia historiako garraiorik azkarrena bihurtu zen.

Zer arazo sortzen ditu?

Hala ere, garraioan egindako aurrerapenek ere arazoak eragin dituzte. Auto eta kamioien erruz, auto-ilarak, istripuak eta airearen kutsadura gertatzen dira. Ibilgailu horiek petrolioa erregai bezala erabiltzen dute. Petrolio-hornidura herrialde gutxi batzuek mugatzen eta kontrolatzen dute. Erabat betetako errepideak arintzeko, gobernuek garraio publikoa hobetzeko lan egin dute. Kutsadurari aurre egiteko, zientzialariak kutsatzen ez duten beste erregai mota batzuekin funtzionatzen duten ibilgailuak garatzen ari dira.

Sailkapena

Garraiobideak plazer edo beharrez leku batetik bestera joateko erabiltzen dira. Egin behar dugun distantzia kontuan hartuta garraioa laburra, erdia edo luzea, izan daiteke. Horren arabera garraiobide mota desberdinak erabiltzen ditugu:

  • Uretakoak: Itsasontzia, itsaspekoa, yatea, txalupa, uretako motorra...
  • Lehorrekoak: Automobila, bizikleta, motozikleta, autobusa,trena...
  • Airekoak: Hegazkina, helikopteroa, globo aerostatikoa...
  • Espaziokoak: Kohetea, espaziontzia...
  • Animaliak: zaldia, astoa, elefantea, dromedarioa...
  • Animaliek tiratzen dituztenak: Gurdia, lera...

Zerrenda

Uretako garraiobideak

Lehorreko garraiobideak

Aireko garraiobideak


Espazioko garraiobideak

Animaliak



Animaliek tiratzen dituzten garraiobideak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.