Txikipedia:Garona
Garona Frantziako ibai bat da, hegoaldea zeharkatu eta Bizkaiko golkoan itsasoratzen dena. Frantsesez Garonne esaten diote.
Ibilbidea
Piriniotan sortzen da, Arango haranean (Katalunian). 529 kilometro egiten ditu eta Bordelen itsasoratzen da. Azkenengo zatian estuario zabal bat osatzen du. Estuarioa ere kontatzen badugu 600 kilometrotik gora egiten du.
Ibilbidean hiri garrantzitsuak igarotzen ditu, aipagarriena Tolosa da, baina Okzitaniako Tolosa, ez Gipuzkoakoa. Ibilbidea amaitzen duen hiria ere garrantzitsua da, Bordele.
Portuak
Bordeleko portua Frantziako garrantzitsuenetako bat da. XIX. mendean Tolosaraino iristen ziren itsasontziak eta hiru portu zeuden han. Ondoren trenbidea eraiki zen merkataritzako gaiak garraiatzeko eta gaur egun itsasontziak estuarioan bakarrik ibiltzen dira.