Txikipedia:Galapagoak
Definizioa
Galapagoak edo Galapago uharteak Ekuadorreko kostaldean dagoen uharte bat da. Hiriburua Puerto Boquerizo da. Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa hauei esker Charles Darwinek bere eboluzio teoria sortu zuen.
Geografia
Galapagoetako probintzia hiru aldetan banatuta dago: Santa Cruz, San Cristóbal eta Isabela dira. Uharte nagusienak hauek dira: San Cristóbal, Santa Fe, Isabela, Darwin, Pinzón eta Ipar Seymour dira. Punturik altuena Wolf sumendian kokatzen da.
Natura eta fauna
Galapagoetan animalia eta landare asko bizi dira, hala nola, Itsas iguana, hegan egiten ez duen Ubarroia(hegaztia) eta, nola ez, Dortoka erraldoiak, uharteei izena ematen dietenak. Dortoka erraldoien 15 espezie daude, eta 150 urteko bizitza izan dezakete. Horretaz gain, dortokek oro har abere belarjaleekin lehiatu behar izaten dute elikatzeko.
Historia
Galapagoak Tomás de Berlangak aurkitu zituen 1535eko martxoaren 10ean. Uharteek biztanlerik ez zutenez, hurrengo mendeetan zehar, piratak eta zientzialariakziren bere bisitari bakarrak. Galapagoen uhartediak izen asko ditu, ofiziala Kolonen uhartedia da, izen ingelesa Ambrose Cowley piratak asmatu zuen. Hauek, sumendi aktibozjositako uharteak dira.
Ekonomia
Galapagosen ekonomiaren zatirik handiena turismoa da. Eremu babestuak lurraldearen %97,4 dira, eta gainerakoan, 24.000 hektarea, nekazaritza eta abeltzaintzako eta industriako jarduerak egiten dira eta etxebizitza gehiago daude.
Demografia
Uharteak berezko 25.000 biztanle ditu, Ekuadortik joandako kolonizatzaileak deitu ditzakegunak, hiru uhartetan bakarrik bananduak daudenak: Santa Cruzen 15.200 , Isabelan 2.200, San Cristobalen 8.400. Turismoak 200.000 bisitari eramaten ditu dena dela urtero.
Politika
Hiru uharte nagusien alkateak hauek dira: Santa Cruz. Leopoldo Salomón Buchelli Mora San Cristóbal. Pedro Zapata Isabela. Leonardo Bolívar Tupiza Gil
Hizkuntza
Gaztelania da hizkuntza ofizial eta nagusia. Beste hizkuntza indigena batzuek presentzia handia dute, kolektibo horiek herrialdean duten garrantzia dela eta.
Leku garrantzitsuak edo interesgarriak
Santa Cruz Fish Market . Arrantzaleen portua, han Itsas otsoak eta Lertxunak ikusten dituzu jendearen artean. Bertan, arrantzaleek arrain freskoen aukera handia eskaintzen dute. Kricker Rock. Igeri eta buzeatzeko leku aproposa, han bertako itsas fauna ikusteko aukera eskaintzen du. Ranchos Primicias. Dortoka handienak ikusteko aukera eskaintzen du eta ondo zainduak eta babestuta daudela ikus daiteke. Highland View Galapagos. Uharte osoaren ikuspegia eta bistak ikusteko zabuka ibiltzearen esperientzia. Dragon Hill. Paisaia ederra, lehorreko Iguanekin eta Santa Cruzen iparraldeko bista bikainarekin Dortokaren monumentua. Charles Darwin, uharteetako faunaren omenezko monumentuetako bat.