Txikipedia:GPS

GPS delakoa (ingelesez, Global Positioning System; hau da, «kokapen-sistema globala») satelite bidezko nabigazio-sistema bat da. Sistema honek halako objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu bat Lurreko zein puntu zehatzetan dagoen seinalatzen du, zentimetro gutxiko errorearekin. Horretarako, 24 satelite artifizial erabiltzen dira igorle gisa, eta terminal jasotzaileak (telefonoetan edo ibilgailuetako hargailuetan) gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du, eta, triangulazio efektuaren bidez, objektu edo ibilgailuaren kokapen zehatza lortzen du; hau da, longitudeko, latitudeko eta altuerako koordenatuak.

GPS sateliteak mugimenduan.
Auto bateko GPS bat.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.