Txikipedia:Fuji mendia

Fuji mendia sumendi haundi bat da.

Informazio Orokorra

3.776metro ditu, Japonian dago, honshu uhartean. Sumendi aktiboa da baina azkenengo erupzioa 1707-an izan zen.

Historia

Hiru plaka tektonikoren artean dago, lau fase desberdinetan gertatu zirela ondorioztatu dute. Hirugarren fasean "Fuji zaharra" eratu zen, duela 100.000 urte inguru eta azkenengoan Fuji berria", duela 10.000 urte. Fuji sakratutzat dute antzinetik, hori zela eta, emakumeek ezin zuten tontorreraino igo. Lehenengo igoera monje anonimo batek 633an egin bazuen ere batez ere 1600tik aurrera bihurtu zen famatua Edo (gaur egungo Tokio) Japoniako hiri boteretsua bihurtu zenetik aurrera, Tōkaidō errepidean zihoazen ibiltariek une oro ikusten baitzuten.

1966an Boeing 707 hegazkinak turbulentzia gogorren erruz hegoa hautsi eta Fujitik gertu istripua izan zuen eta 11 pertsona hil ziren.

Klima

Fuji mendiaren gailurrena tundrako klima dago. Inoiz jaso den tenperatura baxuena -38 °C da.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.