Txikipedia:Friedrich Nietzsche

Friedrich Wilhelm Nietzsche (1844ko urriaren 15a – 1900eko abuztuaren 25a) alemaniar filosofo eta idazle bat izan zen. Leipzig hiritik hurbil jaio zen, bere garaian Prusia deitzen zen herrialdean; eta Alemaniako Weimar hirian hil zen.

Bere lanetan, gizakiak munduan duen lekuaz eta Jainkoarenganako sinesteaz hitz egiten du. Kritika egiten die bere garaiko erlijio, moral eta kulturari, bai eta arteari ere. Musika klasikoaren maitatzaile handia zen eta Richard Wagner konpositorearen adiskidea zen.

Nahiko gaztea zelarik, 24 urterekin, irakasle lanetan aritu zen Bâleko unibertsitatean, baina osasun arazoengatik lan hura utzi behar izan zuen. Hil baino lehen, arazo mentalak izan zituen.

Bizirik egon zen bitartean, haren lana ez zen oso ezaguna, baina gaur egun XX. mendeko pentsalaririk handienetako bat jotzen da.

Bere lanik garrantzitsuena Hala mintzo zen Zaratustra da. Zaratustra hori gizon jakintsu bat da, hamar urtez mendi bateko haitzulo batean bizitzen egondakoa, eta geroago gizartera itzuli zena jendeari bere pentsamendua ezagutarazteko.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.