Txikipedia:Flora

Flora halako lurralde edo herrialde batean hazten diren landare-espezieen multzoa da. Ez da nahasi behar landaredi edo landaretzarekin: leku bateko flora aipatzen denean, leku horretan dauden espezie desberdinei buruz hitz egiten da; aldiz, landaretza aipatzen denean, leku horretan dauden landare kopuruaz ari gara. Adibidez, gerta daiteke leku batek flora pobrea izatea, bertan oso espezie gutxi daudelako, baina, hala ere, leku horretan landaretza oso joria egotea, espezie gutxi horiek oso ugariak direlako.

   Ba al dakizu   
Flora hitza antzinako erromatarren jainkosa baten izenetik dator: erromatarren mitologian, Flora lore, lorategi eta udaberriaren jainkosa zen.
Baobaba, Botswanako florako zuhaitza.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.