Txikipedia:Finlandiera

Finlandiera edo Suomiera Finlandian hitz egiten den hizkuntza da. Suediako toki batzuetan eta Norvegiaren iparraldean ere mintzatzen dira finlandieraz. Gutxi gorabehera, 5 milioi eta erdi pertsonak hitz egiten dute.

Finlandieraren hedadura.

Ezaugarriak

Inguruko hizkuntzekin ez du zerikusirik, ez suedierarekin ez eta errusierarekin ere. Finlandiaren hegoaldean Estonia dago eta hango hizkuntza estoniera da. Estoniera eta finlandiera oso antzekoak dira.

Historia

XIII. mendekoak dira finlandierazko dokumentu zaharrenak. Historian zehar Finlandia beste herrialde batzuen menpe egon da, adibidez Suediaren eta Errusiaren menpe. Garai horietan finlandierak atzera egin zuen. Gaur egun indartsu dago hizkuntza.

Hitzak

Hona hemen hitz batzuk:

EuskarazFinlandieraz
Egun onHyvää huomenta
KaixoTerve
EskerrikaskoKiitos
AgurHeippa
BaiKyllä
EzEi
Zer moduz zaude?Mitä kuuluu?

Entzun nahi finlandiera pixka bat?

Aldameneko taulatxoan klik eginez, finlandiera pixka bat entzun ahalko duzu:

      Entzun!


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.