Txikipedia:Faila

Faila geologikoak lurrazala osatzen duten plaka tektonikoen arteko arrakala edo pitzadurak dira. Plaka tektonikoak Lurreko mantuaren gainean dauden arroka solidoen bloke edo geruza erraldoiak dira; mantuan dagoen magma etengabeko mugimenduan dagoenez, plaka tektonikoak ere mugitu egiten dira, eta, batzuetan, talka egiten dute faila batean, eta orduan lurrikarak gerta daitezke.

Bi plaken mugimendua faila batean

Faila desberdinak daude?

Urratze-faila (A), faila normala (B) eta alderantzizko faila (C)

Batetik, faila aktiboak eta inaktiboak daude; faila aktiboetan, plaka tektonikoak noizean behin mugitu egiten dira, nahiz eta batzuetan horretarako denbora asko igarotzen den, mugimendu bat gertatzen denetik beste bat gertatu arte. Faila inaktiboak, aldiz, noizbait aktibo izandakoak dira, baina jada plaken mugimendurik ez dutenak.

Bestetik, faila baten alboetan dauden bi bloke edo plakak modu desberdinetan mugi daitezke, eta horren arabera, faila-mota desberdinak bereizten dira:

  • Faila normalak: honelakoetan, bi blokeak banantzen edo urruntzen ari dira, haietako bat hondoratzen ari delako bestearen aldean.
  • Alderantzizko failak: honelakoetan, bi blokeak bata bestearen kontra bultzaka ari dira; presioaren eraginez, plaketako bat altxatu egiten da bestearen aldean.
  • Urratze-failak: blokeetako bat edo biak horizontalki mugitzen dira honelako failetan; biak mugitzen direnean, kontrako norabidean mugitzen dira.

Dena dela, faila baten alboetako plaken mugimenduak modu bat baino gehiagotara gerta daitezke aldi berean.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.