Txikipedia:Euskal Autonomia Erkidegoa

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) edo Euskadi 1979. urtean sortu eta Espainiako iparraldean kokatuta dagoen autonomia erkidego bat da.

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
2.220.504
🔎
Azalera
7.234 km²
🏙️
Hiriburua
Gasteiz
📷
Argazkiak
ikusi
🗺️

Euskal Autonomia Erkidegoaren kokapena

Hiriburua

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua Gasteiz (Araba) da bertan aurkitzen baitira Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarreraren egoitzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakiaren bizilekua, Ajuriaenea izena duena.

Hizkuntzak

Euskal Autonomia Erkidiegoan bi hizkuntza ofizial daude: euskara eta gaztelania. Euskara da Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza eta Europako hizkuntza zaharrenetarikoa da.

Lurralde antolaketa

Euskal Autonomia Erkidegoa hiru lurralde historikok osatzen dute: Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak. Euskadi 251 udalerrik osatzen dute, horietatik 112 Bizkaian aurkitzen dira, 88 Gipuzkoan eta 51 Araban.

Euskadiko ikurrak

Euskal Autonomia Erkidegoan honako ikur hauek aurki daitezke:

Ikurriña

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Euskal Herriko bandera ofizala Ikurriña da.

Besteak

Gernikako arbola

Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean kokatuta dagoen haritza da eta euskaldunen askatasuna irudikatzen du.



Azpiegiturak

Osasuna

Osakidetzako logoa

Euskal Autonomia Erkidegoak duen osasun sistema Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak osatzen dute. Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu publikoa da.

Segurtasuna

Ertzaintzaren ezkutua

Euskal Autonomia Erkidegoan Guardia Zibilen eta Espainiako Polizia Nazionalen presentzia izateaz gain, bertoko polizia autonomikoa ere aurkitzen da, Ertzaintza.

Portuak

Euskal Autonomia Erkidegoko porturik garrantzitsuenak Bilboko eta Pasaiako portuak dira.

Aireportuak

Lurralde historiko bakoitzean aireportu bat dago:

- Bilbo-Loiu

- Gasteiz-Foronda

- Donostia-Hondarribia.

Trenbide garraioa

EAEn honako bost enpresa hauek kudeatzen dute: Renfe Operadora eta ADIF, EuskoTren, Metro Bilbao, EuskoTran eta FEVE.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.