Txikipedia:Etxe Zuria

Etxe Zuria' Estatu Batuetako Presidentearen bizilekua eta egoitza nagusia da. Washington hirian dago, AEBetako hiriburuan, alegia.

Hegoaldetik ikusita.
Iparraldetik ikusita

Presidentearen etxea bertan dagoenez, Estatu Batuetako agintaritza politikoari buruz hitz egiteko erabiltzen da Etxe Zuria esamoldea, metonimia moduan.

Historia

Estatu Batuetako lehen presidenteak, George Washingtonek, erabaki zuen 1791n eraikin hau Potomac ibaiaren ondoan kokatzea. 1792 eta 1800 bitartean eraiki zen, James Hoban arikitektoaren planoei jarraituz.

Etxea harri zuriz egina dago eta, eraiki zen garaian inguruko etxe gehienak adreilu gorriz eginak zirenez, hortik hasi zitzaion etxe zuria deitzen.

Bertan bizi izan zen lehen presidentea John Adams izan zen, 1800etik aurrera.

Ingeles eta amerikarren arteko 1812ko gerran, britaniarrek 1814an su eman zioten etxeari; hiru urte geroago, Hoban arkitektoak berreraiki egin zuen, terraza batzuk erantsiz hasierako bi solairuei; ondoren, 1824an, hegoaldeko fatxada biribila eta iparraldeko zutabeak.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.