Txikipedia:Errizoma
Errizoma landareen lurpeko (edo, batzuetan, urpeko) zurtoina da, luzetara hazten dena, gorantz kimuak eta beherantz sustrai modukoak ateratzen zaizkiona. Landareek ugaltzeko duten era bat da, zehazki Landareen ugalketa begetatiboa deitzen dena.
Errizoma etengabe hazten da; urteen poderioz, parterik zaharrenak hil egiten dira, baina kimu berriak ematen ditu, eta, horrela, eremu handia har dezake. Errizomaren parte bati begiak ateratzen zaizkionean, parte hori zatitu eta bakoitza bere aldetik landatu daiteke.
Tuberkuluak (patata, adibidez) errizoma mota bat dira.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.