Txikipedia:Ernest Rutherford
Ernest Rutherford Nelsongo lehenengo baroia izan zen. Zeelanda Berrian, Tasman eskualdeko Brightwaterren jaio zen, 1871eko abuztuaren 30ean. j1937ko urriaren 19an hil zen, Cambridgen (Ingalaterra). Bera fisika nuklearraren aurkitzailea izan zen eta Alfa/Beta partikulak azaldu zituen, erradiazioak elementuen desintegratzea ekartzen zuela esplikatu zuen, eta horregatik, 1908an Kimikako Nobel saria lortu zuen. [1]
Biografia
Gaztaroa
Rutherfordek Nelson Collage-n ikasi zuen eta gero beka bat lortu zuen Cambridgeko unibertsitatean. 1895an ikasketak bukatu zituen eta bi urtez teknologia elektronikoa ikasi zuen.
Bera Inglaterrako Camabridge Unibertsitateko Cavenidish laborategian posgraduatu zen, eta han elektrizitate eta uhin teorian saiakuntzekin ikertzaile azkarra eta bikainaren fama hartu zuen.
Helduaroa
Rutherford Kanadako McGill unibertsitatearen fisikari nagusi bihurtu zuten eta bera hango fisikari nagusi zela lortu zuen Kimikako Nobel saria.
Ernestek atomoak desintegratzen direla ikusi zuen, eta horren ondorioz, lurrak zenbat urte dituen jakin zuten Rutherforden teoriari esker. Rutherfordek uste zuen kimika ez zela benetazko zientzia, fisika baizik. Horregatik, Kimikako Nobel saria eman ziotenean asko harritu zen.
1907an Manchesterreko unibertsitatean fisiko moduan zegoelarik, atomoen beste izaera nuklearra aurkitu zuen, oxigenoa nitrogenotik sortzea lortu baitzuen.
Azken urteak
1914an Ingalaterran zaldun bilakatu zuten. Cavendish laborategira zuzendari moduan bueltatu zen. Cavendish laborategiko zuzendari izanda, zenbait lankidek Nobel sariak irabazi zuten. Horien artean:
- Chandwick, neutroiak aurkitzeagati 1923an.
- Cockcroft eta Walton, atomoen banaketa lortzeagatik.
- Appelton, ionosferaren existentzia frogatzeakatik.
1925ean Meritoaren Ordenean sartu zen eta 1931ean Cambridgeen baroi bihurtu zuten. Titulu hauek guztiak bere heriotzarekin desagertu ziren. Rutherforden ohoreetan rutherfordium elementua izendatu zuten baita Marteko eta Ilargiko hainbat krater. Cavendish laborategian hainbat eraikin ere bai. [1]
Erreferentziak
- Ernest Rutherford. 2023-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).