Txikipedia:Erlamando
Erlamandoak erle arrak dira; erle erregina baino txikiagoak dira, baina erle langileak baino handiagoak, eta abdomen zabalagoa dute; hegoak gorputza baino luzeagoak dituzte. Udaberrian jaiotzen dira eta ez dira luzaroan bizitzen: hiru hilabete besterik ez. Ez dute eztenik, ez dute argizaririk ekoizten, ez eta polenik biltzen ere. Erregina ernaltzea da haien egiteko bakarra. Hori egin eta gero, erle erreginak hil egiten ditu edota beste erleek ez diete erlauntzara sartzen uzten, elikatu beharrik ez izateko, eta, horregatik, gosez edo hotzez hiltzen dira.
Erlamandoak ernaldu gabeko obulu batetik sortzen dira. Izan ere, erle erreginak bi motako arrautzak erruten ditu: ernaldu gabekoak (erlamandoak sortuko dituztenak) eta ernalduak (erle emeak sortuko dituztenak).