Txikipedia:Eremu magnetiko
Eremu magnetikoa indar magnetikoa duen iman baten inguruan dagoen espazio zatia da. Eremu magnetikoa sor dezakete mugimenduan dauden karga elektrikoek. Adibidez, Lurraren eremu magnetikoagatik funtzionatzen dute iparrorratzek, eta hegaztiak ere hari esker orientatzen dira.
Eremu magnetikoak fluxu magnetikoaren lerroen bidez ikus daitezke normalean. Eremu magnetikoaren norabidea fluxu magnetikoaren lerroen norabidearen bidez adierazten da beti.
Iman baten indarrak fluxu magnetikoaren lerroen arteko tarteekin zerikusia du. Fluxu lerroak elkarrengandik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta indartsuagoa izango da imana. Zenbat eta urrunago egon, aldiz, ahulagoa izango da.
Fluxu lerroak ikusi nahi badituzu, jarri burdinazko txirbilak (edo burdin-hautsa) iman baten gainean. Burdinazko txirbilak mugitu eta lerroka jartzen direla ikusiko duzu. Eremu magnetikoek kontaktuan dauden beste partikula batzuei energia ematen diete.
Eremu elektrikoa eta eremu magnetikoa eremu elektromagnetikoaren osagaiak dira.