Txikipedia:Erdialdeko Europa

Erdialdeko Europa Europa izeneko kontinenteko zati bat da. Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean dago, baina ez dago adostasunik, ordea, zati bakoitzak dituen mugei buruz. Horregatik, Erdialdeko Europako herrialdeak zein diren esateko orduan, beti ez dira agertzen herrialde berberak.

Erdialdeko Europa, zenbaiten arabera.
Erdialdeko Europa irudikatzeko beste modu bat, herrialdeen mugak kontuan izan gabe.

Horrela, batzuentzat, ondoko herrialde hauek dira Erdialdeko Europa osatzen dutenak:

Beste batzuen ikuspegitik, gutxienez beste ondoko hauek ere sartu beharko lirateke:

Gainera, geografiaren ikuspegitik, beste herrialde batzuetako eskualde edo zati batzuk ere sar daitezke Erdialdeko Europaren barruan, baina ez herrialdea bera osorik; adibidez, Italiaren iparraldeko eskualde batzuk, geografikoki eta historikoki, Erdialdeko Europakotzat hartu izan dira, baina Italia bera ez. Gauza bera gertatzen da Bielorrusiaren eta Ukrainaren mendebaldearekin edo Frantziaren ekialdearekin, Errumaniako mendebaldeko zati batekin edo Serbiako iparraldeko zati batekin.

Zergatik ez dago adostasunik?

Arrazoi historikoengatik. Izan ere, II. Mundu Gerraren ondoren, gobernu komunisten esku geratu ziren herrialdeei "Ekialdeko blokea" deitu zitzaion denbora luzez; bloke horretan, hala ere, baziren beti eta gaur egun ere Erdialdekotzat hartutako herrialdeak ere.

Adibidez, geografiaren arabera, Alemania osoa Erdialdeko Europa da; baina herrialde hori 1991n batu zen arte, Ekialdeko Alemania izandakoa Ekialdeko blokeko herrialdetzat ematen zen, arrazoi politikoengatik.

Ikus, gainera

     Erdialdeko Europa      Ekialdeko Europa      Iparraldeko Europa      Mendebaldeko Europa      Hegoaldeko Europa


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.