Txikipedia:Emari

Emaria edo, zehazkiago, ur-emaria, ibaien kasuan, halako denbora jakin batean (segundoko, minutuko edo orduko) ibaitik igarotzen den ur kopurua da. Ibaiak emaritsuak direla esaten da ur kopuru oso handia dutenean.

Ibai emaritsu bat.

Munduko ibairik emaritsuena Amazonas ibaia da: bere ibai-aho edo bokalean, segundoko 180.000 metro kubikoko emaria du. Euskal Herrian, eta Iberiar penintsula osoan, aldiz, Ebro da ur-emaririk handiena duen ibaia.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.