Txikipedia:Elxeko Dama
Elxeko dama kareharriz egindako eskultura iberiar bat da. Buruan belo batez estalitako didemaz osatuta dago.
Ezaugarriak
Bizkarraldea eta sorbaldak kapa batez estalita agertzen dira. aurrealdean, anfora eta amuleto euskarriak dituzte hiru lepoko garrantzitsu. Aurpegiaren alboetan plakak eta infulak dituzten zintzilikarioak eta tunika ixten duen perone bat erakusten ditu. Jatorriz polikromatua zen eta begiak beirazko pastaz beteak zituen.
Historia
Nekazaritza lanean zeudela eta, harri batekin egintzuten topo, garbitzen hasi zirenean irudi baten aurpegian bihurtu zen. Eskultura harrizko lauzetako oinarri baten gainean zegoen, aurrealdea lurrez estalita zegoen eta atzealdea eta alboak lauzez babestuta zeuden.
Teknika
Piezaren eragin estilistikoek bezala, haren exekuzioa ere anitza da. Aurpegiaren perfekzioa, greziar eskultura klasikoaren parekoa da.
Identitatea
Aurkikuntzaren unetik polemika sortu zen irudikatutako figuraren sexuaren inguruan. Aurpegiaren ezaugarriak, idealizatuak izateaz gain, estereotipatuak dira, eskultura etruskoetan edo greziar arkaikoan gertatzen den bezala. Euren izaerari dagokionez, baliteke jainko bat irudikatu nahi izatea baina benetako pertsona batean oinarritu zirela. Beraz, eskulturak izaera jainkotiarra bazuen, emankortasunaren jainkosarekin identifikatu daiteke.