Txikipedia:Elebidun

Elebiduna bi hizkuntza dakizkien pertsona da, edo bi hizkuntzatan adierazita dagoen edozer (adibidez, liburu edo hiztegi bat, bide-seinale bat, eta abar). Hizkuntza bakarra dakien pertsonari edo hizkuntza bakarrean adierazita dagoenari, aldiz, elebakarra deitzen zaio.

Bide-seinale elebidunak Senpere herrian.

Elebitasun motak

  • Elebitasun soziala: gizarte batean bi hizkuntza daudenean kontaktuan. Bi hizkuntzak maila bertsuan egon daitezke, edota desorekatuta (diglosia egoeran, hain zuzen).
  • Elebitasun pertsonala: pertsona batek bi hizkuntza dakizkienean. Kasu honetan ere, gerta daiteke pertsona elebidunak maila berbera izatea bi hizkuntzetan (elebitasun orekatua), edota hizkuntza batean hobeto moldatzea bestean baino (elebitasun desorekatua). Ez da erraza zehaztea halako pertsona bat noiz den elebiduna. Gehienen iritziz, elebiduna izateko, bi hizkuntzetan ondo moldatu behar du lau trebetasunetan: mintzamena, irakurmena, idazmena eta ulermena.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.