Txikipedia:Ekuador

Ekuador Hego Amerikako estatu bat da.

Ekuadorren kokapena
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
16.938.986
🔎
Azalera
255.586,91 km²
🏙️
Hiriburua
Quito
📷
Argazkiak
ikusi
🗺️

Ekuadorko bandera

Geografia

Chimborazo mendia

Mendebaldean Ozeano Barea dauka; eta ekialdean Amazonas oihanaren zati bat.

Andeek herrialdea zeharkatzen dute hegoaldetik iparraldera. Mendi altuena Chimborazo da (6.310 metro dauzka).

Galapago uharteak ere Ekuadorkoak dira.

Quito, hiriburua

Historia

Espainiarrak heldu aurretik, lurralde hauek Inken Inperioaren barruan egon ziren.

1532an espainiarrak iritsi ziren eta lurraldea konkistatu zuten.

1830ean lortu zuen independentzia Ekuadorrek.

Guyaquil

Demografia

2016an Ekuadorrek 16.080.778 biztanle zituen.

Hiri nagusia Guayaquil da eta 2.286.302 biztanle ditu. Quito hiriburuak 1.650.034 biztanle ditu.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.