Txikipedia:Ekografia
Ekografia gure gorputzaren barruan gertatzen dena ikusteko teknika bat da, bai eta teknika horren bitartez lortzen den irudia ere.
Hitzaren jatorriari begiratuta, grezierazko «ἠχώ» (ēkhō, oihartzuna), eta «γραφία» (grafia, 'idazketa') hitzen elkarketatik dator.
Teknika honetan, maiztasun handiko soinu-uhinak —ultrasoinuak— eta ordenagailua erabiltzen dira ehunen, odol-hodien eta organoen irudiak lortzeko.
Ekografiak egiteko, lehendabizi gel-itxurako substantzia batez bustitzen da begiratu nahi den gorputzaren ingurua. Gel horrek eroale zeregina betetzen du. Ultrasoinu-uhinak bidaltzeko transduktorea erabiltzen da. Transduktorearen soinua gorputzaren barruko egituretan islatzen da eta ordenagailu batek soinu edo oihartzun horien informazioa aztertu eta irudia sortzen du pantailan.
Ekografiak, oro har, barruko organoak eta odol-hodiak begiratzeko egiten dira: sabela, titiak, pelbisa, prostata, eskrotoa, tiroidea, eta, besteak beste, sistema baskularra begiratzeko maiz egiten dira. Haurdunaldian ohikoa izaten da umekiaren garapena ikusteko ekografiak egitea. Izan ere, ez dirudi eta ultrasoinuek kalte egiten dutenik. eta, beraz, ekografiak barrualdea begiratzeko sistema segurua dira.